GizarteLab

Joera demografikoen arabera, etorkizun hurbilean, 60 urtetik gorakoak Gipuzkoako biztanleariaren erdia baino gehiago izango dira, eta gainera, urte gehiago biziko dira eta bizi kalitate hobearekin. Aldiz, mendekotasun tasa eta gaixotasun kronikoak areagotu egingo dira... Egoera horrek agertoki berri bat irekitzen digu eta horrek gure bizimodua berriro pentsatzera eta aldaketa sistematikoak egitera behartuko gaitu.

Testuinguru horren aurrean, gaurko erakundeak dagoeneko lanean hasi dira egoera horri aurre egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak, adibidez, hainbat programa abiarazi ditu azken urte hauetan. Eusko Ikaskuntzak, programa horiek osatzeko xedez, gizarte berrikuntzaren ikuspegia indartzea helburu duen proiektua sustatu du: GizarteLab. Trantsizioaren inpaktua esploratzen.

Eremu tematikoak
Etorkizuna Irudikatu
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2019-01-01-2019-12-31

 

Sarrera

Trantsizioei aurre egiteko xedearekin eta horretarako beharrezkoak diren gaitasunak sustatze aldera, gaur egungo erronkak zehaztea eta etorkizuna diseinatzea da proiektuaren helburu orokorra.

Horretarako, Gipuzkoako bi herritan garatzen ari da programa, bata, kostaldean, eta, bigarrena, barnealdean. Biak ala biak etorkizuneko gizartea eraikitzeko laborategiak izango dira.

Irailean hasi ziren tailerrak azaroaren amaiera arte iraungo dute eta abenduaren erdialdean ezagutzera emango dira proiektuaren ondorio eta emaitzak.

Egitasmoaren sorkuntza unetik bertatik eskarmentu eta entzute handiko lan-talde plurala osatu da, une oro Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesarekin.

 

pilotoa

Nola prestatu eta ahaldundu dezakegu gaur egungo gizartea, zahartutako populazioarekin eta etorkizun zihurgabean sortuko diren erronka eta egoerei orain arte ez bezala aurre egin ahal izateko?

Gai horri erantzuna emateko, GizarteLab Gipuzkoako bi udalerritan garatzen ari da, modu osagarrian: Legazpin, 45 eta 55 urte bitarteko herritar talde bat osatu da, eta, horiekin batera, hainbat gai jorratu ditugu, aldaketei eta emozioen kudeaketari eta ziurgabetasunari aurre egiteko beharrezkoak diren gizarte-gaitasunak lantzen. Ondoren, sareak eta komunitateak, erantzunkidetasuna (edo erantzukizun partekatua) eta aniztasunarekin lotutako gizarte-balioak eraiki eta sendotzeko tailerra geratzen zaigu.

Aian eta Orion, aldiz, saio trinko bat eskainiko dugu, enpresek, elkarteek eta erakundeek beren pertsonen gizarte-gaitasunei buruzko ikaskuntza eta trebakuntza inplementatu asmoz, etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko.

Behin proiektua amaituta, abenduaren erdialdean, emaitzekin batera, oinarrizko gizarte tresnen gida bat ezagutzera emango da. Horren ondorio zuzena, hala ere, parte hartzen duten pertsonek izango dira, euren esperientzia eta ikaskuntza eraldatzailea, hurbilen duten eragin-sareen artean "zabaldu" ahal izango dutelarik.

 

egitaraua

  1. Egitasmoaren marko orokorra, Bizitza-mapak
    Hemendik gutxira, aldaketa handiko garaiak helduko zaizkigu. Eta aldaketak bizitzaren eremu guztietan gertatu daitezken heinean, prest egon beharko gara aurre egiteko, aurreiritziak bazter batera utziz, pentsamolde finkoak hautsiz, malgutasunez jokatuz… azken finean, gure jarrera eta pentsatzeko ohiko erak eraldatuz.
  2. Emozioen eta ziurgabetasunaren kudeaketa aldaketen aurrean
    Enpresen, familien eta erakundeen egunerokotasunean, behingoz berdintasuna, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna izatea da edozein gizarte aurreraturen etorkizuna bermatzeko modua. Eta erantzunkidetasunaz ari garenean, seme-alaben zaintzaz, gurasoen zaintzaz, etxeko-lanetaz eta beste hainbat alorretan ematen denaz hitz egiten dugu. Lehendabiziko saio honen garrantzia berebizikoa da, partaideen konpromisoa jasotzeaz gain, egitasmoaren funtsa era egokian ulertarazteko.
  3. Sareak, Kultura eta Komunitatea
    Balio horiek eskuratzeak esan nahi du besteren tokian jartzeko gai izatea, diferentziak onartzea, tolerantea izatea eta besteen balioak, sineskerak, kulturak eta historia pertsonala eta kolektiboa errespetatzea.
  4. Erantzunkizun partekatua
    Modu eraginkorrez elkar eragiteko trebetasunak lortzea, enpatia eta autokontrola erakustea, zoritxarra gainditzeko, estresa eta frustrazioa kudeatzeko gai izatea, eta bizikidetzaren eta agintaritzaren arauak onartzea. Dolurako prestaketa ere bertan sartuko litzateke, adituen iritziz, benetan faltan botatzen bait da.
  5. Gizarte baloreak eta identitate anitzak
    Balio horiek bide ematen dute gizartean bizitzeko, norbera bizi den munduko errealitate soziala ulertzeko eta hiritartasun demokratikoan aritzeko. Portaera indibidualeko moduak barnean hartzen ditu, autonomiara eta beste pertsonen aldeko zainketa eta errespetura bideratutakoak; horiek gero eta pluralagoa den gizarte batean elkarrekin bizitzeko gai egiten dute, elkarrekin harremanak izateko, lankidetzarako, konpromisoak hartzeko eta gatazkei aurre egiteko.
  6. Etorkizun konoak
    Bizitzan, aldaketak abisurik gabe etortzen dira sarritan; eta hauen aurrean aukera egiteko, arriskuak kalkulatzeko, arazoei aurre egiteko, berehala asebete nahia geroratzeko eta hutsegiteetatik ikasteko eta arriskatzeko ahalmena lantzea komeni da.

PROiektu kudeatzailea: 

Koro Muro Arriet


Gipuzkoako Foru Aldundia - Etorkizuna Eraikiz