Debate soziozientifikoa herritar kritikoa formatzeko lanabes: Sekuentzia Didaktiko baten proposamena

Sekuentzia didaktikoak eta hizkuntzen curriculuma: teoria eta praktika = Secuencias didácticas y currículo de lenguas: teoría y práctica

Sáinz Osinaga, Matilde; Garro Larrañaga, Eneritz; Ozaeta, Arantza; Azpeitia, Agurtzane; Alonso, Idurre

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
978-84-8419-248-0
ISSN:
1137-4446

pdf jaitsi

Laburpena

Artikuluak debate soziozientifikoa du erdigunea, eskolak herritar kritikoaren eraikuntzan duen egitekoa bideratzeko tresnetako bat. Debate mota horretan artikulatzen dira "sozialki bizirik" dauden galderak, eta horrek bidea ematen du mundu zientifikoaren, mundu sozialaren eta hizkuntzaren (debatearen eta argudiatzearen) uztartzeko, horietan baititu abiaburuak eta helburuak. Hezkuntza txertatzeko premia justifikatu ez ezik, sekuentzia didaktiko baten proposamena egiten da Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleriari begira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua