Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore

Egileak: García, Mertxe... [et al.]

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia
ISSN:
1137-859X

Laburpena

Oraingo liburuki hau, Jentilbaratz 7, bi zati guztiz bereizitan banaturik dago. Alde batetik, bi landa lan garrantzitsu aurkezten dira. Lehena, Josu Larrinaga Zugadik egina, "saragi mutil" deituriko Busturiako merindadeko gazte elkarteei buruzkoa da, elkarte horiek baserri giroko gizarteetako gazteriaren antolaketa alderdirik berezkoenetako bat direlarik. Bigarrenean, Zuberoako folklorearen antzerki antzezpenetako dantzei dagozkien estetika eta antzez irizpideak aztertzen ditu Kepa Fernández de Larrinoak, horiek komunitatearen genero erlazioak nola modatzen dituzten eta nolako eragina duten ohartaraziz. Folklore koaderno honen bigarren zatia Sailak egindako Jardunaldi batzuen emaitza dira. Jardunaldi horietan, kultura tradizionalak eta folklore hitzak barne hartzen duen guztiak nola hezten duten eta balio, kontzeptu eta prozedura jakin batzuk transmititzen dituzten eztabaidatu, hausnartu eta azaldu zen hainbat proposamen eta esperientziaren bidez; halaber, egiaztatu egin zen nola hainbat erakundek folklore ondare horren ezagutzan hezten duten. Kultura tradizionalak curriculumean izan behar duen presentziaren egokitasunaz eta irakaskuntzan, historiografian, etnomusikologian, folklorean eta egungo mundu profesionalean prozedura metodologikoak garatu behar diren moldei buruzko eztabaidari ekarririko aniztasunak eta aberastasunak egiten dituzte proposamen eta esperientzia horiek interesgarri. Hemendik aurrera, agerikoa da gure folklore ondaretik ateratako kultura baliabideetatik kalitatezko irakaskuntza gara daitekeela.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua