Konpetentziak hasierako irakasleen prestakuntzan. Zein eragin izan dezakete aldagai metodologikoek ikasten ikasi konpetentziaren garapenean?

Irakasleen prestakuntza eta prestakuntzaren ikerketa: hautu teorikoak, metodologikoak eta esperientziak

García Martín, Maite
; Iñurrategi Irizar, Nagore

Argitalpen urtea:
2013
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
978-84-8419-248-0
ISSN:
1137-4454

pdf jaitsi

Laburpena

Azken urteotako ikerketak agerian uzten ari dira ezin dela konpetentzien garapenaz eta lanketaz hitz egin testuinguru akademikoan, ez bada metodologia "aktiboetan" oinarritutako planteamendu batetik abiatuta (hots, arazoetan, kasuetan, proiektuetan, eta abarretan oinarritutako metodologietan). Metodologia horiek ikaslearen inplikazioa eta arduratze aktiboa eskatzen dute ikasketa-prozesuan zehar; eta hauexek dira, hain zuzen, ezinbesteko baldintzak ikasten ikasi konpetentziaren garapenerako. Aldagai hauek, metodologia aktiboak eta ikasten ikasi konpetentzia, artikulu honen ardatzak dira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua