Sekuentzia didaktikoa: ekintza didaktikoaren zutabe eta ardatz minimoki fidagarria

Sekuentzia didaktikoak eta hizkuntzen curriculuma: teoria eta praktika = Secuencias didácticas y currículo de lenguas: teoría y práctica

Larringan Arantzabal, Luis María; Idiazabal Gorrotxategi, Itziar

Argitalpen urtea:
2012
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
978-84-8419-248-0
ISSN:
1137-4446

pdf jaitsi

Laburpena

Lan honen helburua da Sekuentzia Didaktikoa (SD) lanabesaren pertinentzia didaktikoa, teorikoa eta praktikoa, gogoratzea ekintza didaktikorako ardatz fidarri izan daitekeen heinean. Egileek Genebako Unibertsitatean landutako eredua hartzen dute jarraibide: testu pedagogia, hain zuzen. Hiru atal nabarmendu ahal dira: lehenbizikoan, didaktika jakintza arloaren autonomia premiazkoa dela esaten da. Bigarrenean, SDaren ezaugarriak gogoratzen dira. Hurrengoan SDaren lau etapak eta barne osaera azaltzen dira. Azkenik, sekuentzia didaktikoaren adibide bat jartzen da.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua