Senpereko Kantu Xaharrak

Senpereko Kantu Xaharrak

Oxtikenekoak Kultur Elkartea

Argitalpen urtea:
2001
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
ISBN:
84-8419-972-X

pdf jaitsi

Laburpena

SENPEREKO KANTU XAHARRAK bilduma talde lana da, erran nahi baita, auzolanean burutu ahal izan dela hirurogeita hamahiru kanta ezberdin biltzen dituen liburutxo hau. Oxtikenekoak Elkarteak 1999 eta 2000 urtean bildutako uzta eder hau, alde batetik kaier zahar argitaragabeez hala nola zenbait liburuxka moldiztegiratuz (Eskualdun kantariak, 1922) baliatu da, eta oraindik bizirik dirauen herri xehearen memoriaz, bestetik. Patri Urkizuk idatzi du aitzinsolasa ; eta orden pixkat ezarri gaika moldaturik bertsoak, zeinen artean ohi bezala amodiozkoak eta irri-ziridunak diren gehientsuenak. Ez dira, dena den, mespretxagarri erdialdeko baladak eta bukaeraldean dihoazen gerrakoak eta politikazkoak. Patxi Intxaurrandietak, bertsoei zegokien doinua paratu du, eta beraz, erran daiteke Bidasoaz bi aldetako herritarren elkar lana ere badela, hau da, senpertarren eta lezoarren artekoa. Senpereko kantarien fotografiaz horniturik ; dator kantutegi pollit hau, Eusko Ikaskuntza paratzen ari den Euskal Kanta Guztiak bildumaren aitzindari.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua