Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía

La imagen corporal, entre la biología y la cultura: antropología de la alimentación, nutrición y salud

La imagen corporal, entre la biología y la cultura: antropología de la alimentación, nutrición y salud

Egileak: Esther M. Rebato, ed. lit.

Argitalpen urtea:
2005
Argitalpen tokia:
Donostia
ISBN:
84-9419-010-2
ISSN:
1137-439X

Laburpena

Bilbon 2003ko azaroan, elikadura, nutrizioa eta osasuna gaiaren inguruan egindako Antropologiaren II. Jardunaldietan hainbat adituk buruturiko mintzaldiak biltzen ditu ale honek. Funtsean diziplina askotariko gaia zenez, hainbat bioantropologo, mediku, nutrizionista, psikologo, psikiatra, soziologo, antropologo sozial eta kultural eta etnografo, gizakiaren ikerketan jakitun diren beste zenbaitekin batera, bildu ziren Jardunaldi horietara. Aditu horiek guztiek nutrizioak giza populazioetan duen eraginari buruzko ezagutzak trukatu zituzten elkarren artean, osasunari dagozkionak eta elikaduraren alderdi biologiko, ekologiko eta soziokulturalei buruzkoak. Era berean, eztabaidak eratu zituzten hainbat gairi buruz: gaurko munduaren kontraesanak, hala nola goseak hiltzen dituen milioika pertsonen ondoan, beste hainbatek gehiegizko elikaduraren ondorioz hainbat arazo jasatea; gazteen gainean (emakumeen gainean bereziki) komunikabideek eta industria batzuek egindako presioa, gorputz "erakargarri" eta "osasuntsu"aren eredu jakin bat dela eta; argaltasunaren moda eta kultura; elikadura nahasteak; elikadura ohituren alderdi ideologikoak eta horien bilakaera, eta gorputz irudiak gaur egun kultura adierazpide eta gizarte osagai gisa duen pisua.

Artikuluak

Izenburua

Buscador

Bilaketa aurreratua